EHIGEk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin pasa den ikasturtean adostutako hobekuntzak dakartzate eskola-jantokietako jarraibide berriek:
-30 minutu bazkaltzeko. Ahal den neurrian, 30 minutuko bazkaltze-txanda egingo dira, ikaslegoak lasai gozatu dezan otordua. Horixe gomendatzen du hainbat adituk egindako “Ikastetxeetako elikadurari buruzko adostasun-dokumentuak”.
-Zerbitzuaren hezkuntza-hobekuntza. Zerbitzua hobetzeko 18 ordu gehiago izango dituzte ikasturtean begiraleek eta office-eko langileek. Koordinazio batzarrak egiteko eta familientzako txostenak egiten laguntzako izango dira batez ere ordu hauek, eta aurten egingo dira pasa den ikasturtean egin ez zirenak.
-Murriztu egingo da kuotak itzultzeko epea. Bi astetik aste batera murriztuko da kuotaren zati bat itzultzeko epea. Berdin egingo da ikastetxean onartutako jarduera osagarrien kasuan piknik-a behar ez dutenean.
-Menu barazkijalea. Talde handientzako menu hau eskaintzeko aukera aztertuko du ikasturte honetan Hezkuntza sailak.
-Jantoki-batzordea. Batzorde hau osatzera premiatuko ditu ikastetxeak Hezkuntza sailak.
-Ikastetxe eta enpresen arteko komunikazioa hobetzea. Web bidez hobetuko da ikastetxea eta catering-enpresen arteko komunikazioa, betiere zerbitzua hobetzeko helburuarekin.
Hemen klikatu dokumentu osoa irakurtzeko.
Beste hobekuntza batzuk ere eskatu ditugu (beste kudeaketa mota batzuk onartzea, bertako produktuak lehenestea, ikasleen parte-hartzea sustatzea, eta abar), baina momentuz ez ditugu lortu. Lanean jarraituko dugu familia askorentzako ezinbestekoa den zerbitzu hau hobetzen jarraitzeko. Hemen duzue gure proposamena: Eskola_Jantokien_proposamena_pdf