|
Kaixo,
ongi etorri Informazio eta Teknologi Berrien erabilera seguru eta kritikoari
eta balore-heziketari zuzendutako gune honetara. Familiei, irakaslegoari
eta ikasleei zuzendutako argitalpenak aurkituko dituzu hemen.
CD
multimedia
Multimedia material hau bi pantaila motaz aritzen da: telebista eta Internet.
Bata gehien begiratzen dena delako eta bestea oso garrantzitsua delako
gure bizitzan. Hemendik abiatuta, jarduera praktiko batzuk egin ahal izango
dituzte ikasle eta irakasleek. Informazioa bereizten, informazio hori
idazmahaian antolatzen, iragarki batek konbentzitzeko erabiltzen dituen
estrategiak ezagutzen, irudi bat analizatzen eta Interneten era seguruan
nabigatzen ikasiko duzu.
Gurasoentzako
gida (271
Kb)
Telebista eta Internet etxean erabiltzeko jarraibide praktikoak eskaintzen
dituen gida. Pantaila teknologiko hauek hezkuntzarako aukera interesgarriak
eskaintzen dituzte baina arriskuak ere badituzte. Horregatik, pantailen
erabilera seguru eta kritikoarekin arduratuta dauden familiei zuzenduta
dago gida hau. Pantaila hauek komunikazioaren etsai bihur ez daitezen
euren seme-alaben zentzumen kritikoa garatu nahi dutenei azken finean.
"Internet
eta nire familia" gida (1,2 Mb)
7 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako irudizko kontaketa seguru
nabigatzeko gomendioekin.
*EHIGE-Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea, Euskaltel Fundazioa
eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren elkarlanari esker egin dira
argitalpen hauek.
*Harremana:
Esther Torres
|