Jaiaren aurkezpena Zarautzen

Jaiaren aurkezpena egin genuen ostiralean Zarauzko Lizardi aretoan. Bertan parte hartu zuten Orokieta eskolako eta Lizardi eta Monte Albertia institutuko ikasleek. Hona hemen argazkiak:

Publicado en Argazkiak | Deja un comentario

Erreala Euskal Eskola Publikoaren Jaiarekin

Dani Estrada, Joseba Llorente, Asier Illarramendi eta Alberto de la Bella Errealeko jokalariek ongi etorria egin diote Euskal Eskola Publikoaren 21. Jaiari. Hona hemen argazkiak:

 

Publicado en Argazkiak | Deja un comentario

Arroparen katalogoa

Aurtengo Jaiaren arropa-katalogo ederra osatu dute Orokietako ikasleek. Ikusi hemen

Publicado en Materiala | Deja un comentario

Abestiaren aurkezpena ETBn

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

“Bale!” abestiaren aurkezpena

Gaur aurkeztuko da “Bale!” abestia Zarauzko Orokieta Eskolan. Xabier Euzkitzek egin du letra eta Antxon Sarasuak musika. Eskolako guraso, ikasle eta irakasleek jarri diote ahotsa eta musika honako hauek: Bixente Martinez (gitarra eta mandolina), David Gorospe (bateria), Igor Gartzia (txistu txikia), Antxon Sarasua (baxua eta eskusoinua).  Andoaingo Neurotika estudioetan grabatu eta nahastu da Aitor Carrasquedo teknikariarekin.

Hemen dituzue  Abestiaren hitzak eta Bale! abestia (mp3) Hasi bada abesten!!!

Publicado en Abestia | Deja un comentario

Jaiaren materiala

Prest daukagu aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren materiala. Aukera zabala prestatu dugu: kamisetak, sudaderak, surferako lycra, buff-a, koadernoa, arkatzak, txapak, eta abar.
-Hemen ikusi katalogoa.
-Hemen deskargatu: EEPren 21. Jaiaren materiala_pdf

 

Publicado en Materiala | Deja un comentario

Euskal Eskola Publikoaren 21. Jaiaren aurkezpena

Urtarrilaren 13an aurkeztu genuen Donostian Euskal eskola Publikoaren 21. Jaia. Dakizuenez, 2012ko ekainaren 10ean ospatuko da Zarautzen. EHIGEko presidenteak, Usoa Urbieta; Baikarako koordinatzaileak, Imanol Zubizarreta; Orokieta eskolako gurasoak, Andoni Ibarguren; eta zuzendariak, Josebe Azpiri, aurkeztu zuten Jaia.

“Bale! Bizi garen seinale” izango da aurtengo leloa. Balea izango da gure Jaiaren irudia; baina ez edonolako balea. Balea euskalduna, bizkorra, alaia eta jai zalea izateaz gain, lagun asko eta ezberdinak izango ditu: balea urdina, balea grisa, balea groenlandiarra… Bata Itsas Baretik etorria, bestea Baltikotik, hurrena Afrika aldetik, beste bat Atlantiko erditik… Baina denek dute gustuko gure artean bizitzea, bakoitza bere nortasunarekin, bere berezitasunekin, baina elkarrekin. Gure ikasleak bezala, denak ezberdinak, bakoitza bere etxekoa, herrialde ezberdinekoa agian, baina denak batera, gustura. Aurtengo irudia, aniztasunaren aldeko apustua da.

Hemen dituzue euskarriak: kartela eta postala.

Publicado en Aurkezpena | 3 comentarios